idiomas

Anza Marko Denda 1996an jaio zen Juanjo Anzak markoen arloan zuen jakin-nahiari erantzuteko asmoz. Profesionaltasuna eta bezeroekiko tratu aparta ditu ezaugarri.

Juanjo Anza “EL PEZ” Arte Galerian aritu zen hogei urtez markoztatze lanetan eta gerora, bere bidea bakarka egiteari ekin zion, ANZA MARKO DENDA enpresa sortuz.

Bezero sorta handiari egiten dio harrera, autore ospetsuetatik hasi eta gure inguruneko edozein lekutatik iristen diren hiritarretaraino.

“Nire lana maitatzean eta mimatzean datza gakoa, bai artista handi baten obrarekin zein auzoko edozein bizilagunen argazki edo gurutze-puntuarekin. Arreta bera jartzen dugu, obraren balioa edo autorearen garrantzia kontuan hartu gabe. Beren semearen lehen zirriborroa markoan ipinita jasotzean hunkitzen diren gurasoak ikusi ditut.”

Gure helburua markoan ipinitako obraren espiritua indartzea eta nabarmentzea da.

img img img

 

digital

Materialak

Egur nobleekin eta lehen mailako aluminioekin egiten dugu lan. Orokorrean, museo kalitatea duten azidorik gabeko kartoiak eta atzealdeak erabiltzen ditugu.

Neurrira egindako eskulangintza markoak (urre eta zilar orria).

Markoztatzeak

Grabatuak, litografiak, olio-pinturak, ispiluak, gurutze-puntua eta batzuetan, mahai-tresnak, dominak, giltzak, txapelak, kamisetak, txapak, kortxoak eta abar bezalako objektuak.

Etxean bertan instalatzeko zerbitzua eskaintzen dugu.


Harremana

943 212 704

Escolta Real Kalea 51 baxua - Donostia / San Sebastián

juanjoanza0@gmail.com

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30etara
Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara